Lau Haizetara Foroa2026
XXII Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2026eko irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren esparruan (www.sansebastianfestival.com).
Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.
Catherine Ulmer
Tailerretako tutorea eta Pitchingaren moderatzailea
Filosofia ikasi eta kazetaritzan bolada batez aritu ondoren, Catherine Ulmer dokumentalak egiten hasi zen 2003an. «Despoblado» izenburuko bere lehenengo filmean Francoren erregimenaren peko hilobi komunen gaia jorratu zuen Canal Sur katearentzat. Nazioarteko brigadei buruzko “¡Compañeros!” izenburuko bigarrenak, aldiz, sari bat irabazi zuen CMCA zinemaldian. 2006an, Elizan karrera egiteko Erroman prestatzen diren apaiz gazteenganako interesa sortu zitzaion eta film bat egin zuen ARTE ZDFrentzat eta TVErentzat. Ondoren, 2008an, Mukhtar Mai-ren bizitzaren nondik norakoak jarraitu zituen: bortxaketa kolektibo baten biktima izan ondoren, Pakistango errepresio-sistemaren aurka borrokatu zen, neskatilentzako eskolak sortuz. “After the Rape” lana IDFA zinemaldian aurkeztu zuten, eta Women Make Movies erakundeak banatzen du. 2013an « Erase una vez las 1001 noches » dokumentalaren koerrealizazioan lan egin zuen ARTErentzat. Egile gisa parte hartu du «Mezquitas: Arte y Espacio» dokumentalean.
Lankidetzan aritzen da France 5erako «Etxe bat, artista bat/ legenda bat» sail dokumentalean. Sail horretarako hainbat film egin zituen hainbat pertsonaiaren inguruan: Cézanne, Toulouse-Lautrec, Federico García Lorca, Gaudí, André Breton, Joan Mirò, Dora Maar, Joana Arc-ekoa, Charles Darwin, Jean Moulin…
2020an Bryan Ferryri buruzko dokumental bakarra zuzendu zuen “Bryan Ferry, don’t stop the music“, ARTE eta RTBFrentzat. Eta Chantillyko gazteluari buruzko 52’-ko lan bat France 5 katearentzat.
2022an “Fucking rabbit!” egin zuen, zinema-aretoetan estreinatzeko film luze dokumentala, non eguneko ospitale psikiatriko bateko paziente gazteen eta ikasle aktoreen tailerren jarraipena egiten den urtebete eta erdiko denbora-tartea hartuz. 2023an, Pedro Almodóvarri buruzko 60’-ko erretratu bat egin zuen France 5 katearentzat. Ikasleen saria jaso zuen Pessac-eko Film Historikoen nazioarteko zinemaldian.
3 x 52’-ko serie bat idatzi berri du ARTErentzat Rhin ibaiaren haranetik Hogeita Hamar Urteetako Gerratik XX. mendearen hasiera-aldera arte abiatutako giza migrazioei buruz. 2025ean emango da argitara. Gaur egun East Harlem auzoko arrisku handiko komunitateei buruzko dokumental bat garatzen ari da, baita zinemarako fikziozko film bat ere. Glenn Close antzezle amerikarrari buruzko erretratu baten filmaketa amaitu berri du.
