15 Mai 2026

“State of Immortality” proiektu dokumentala, Donostiako LAU HAIZETARA dokumentalen Koprodukzio Foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko aukeratu da, DocsBarcelonan

Donostiako LAU HAIZETARA  Dokumentalen Koprodukzio Foroak DocsBarcelonarekin duen lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, State of Immortality proiektu dokumentala aukeratu da  Lau haizetara foroaren hurrengo edizioan parte hartzeko. Foroa 2026ko irailean izango da, Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren esparruan.

Henrik Underbjerg (Stray Dog Productions) ekoizleak ekoitzitako eta Piotr Winiewicz-ek zuzendutako State of Immortalityk Errusiar Kosmismoaren bidez heriotza garaitzeko dugun grina erakusten du. Kosmismoa gaur egungo bizitza-luzeraren biohacker eta zaleengan eragina duen ehun urteko mugimendua da. Pelikula honetan azaltzen dena ez da bakarrik nola bizi gaitezkeen betiko, baizik eta zer gertatzen den hori eginez gero.

LAU HAIZETARA Foroko parte-hartzearekin, lantaldea foroaren aurreko bi tailer-jardunaldi trikotara joango da, eta, ondoren, pitching-saioetan eta One to One bileretan parte hartuko du. Gainera, State of Immortality, besteak beste, EPE-IBAIA sarirako hautagai izango da. Saria 5.000 eurokoa izango da proiektuaren ekoizlearentzat.

Zorionak State of Immortality proiektuaren taldeari! Donostian ikusiko dugu elkar.

Eta hau dena non?

TABAKALERAn - Kultura Garaikidearen nazioarteko zentroan, Andre zigarrogileak plaza, 1, 4. solairuan

Antolatzaileak

Laguntzaileak