Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak proiektuen hautaketa eguneratu du bere hurrengo ediziorako
Helado y patatas fritas proiektua, hasiera batean foroan parte hartzeko hautatua, azkenean programatik kanpo geratuko da. Horren ordez, El hombre que siempre existió proiektua gehitu da hautaketa ofizialera.
Proiektu berriak Copeiro eta Elin ditu protagonista, 40 urtez Bigarren Mundu Gerrako espioitza-operazio ospetsuenetako batekin lotutako gorpu misteriotsu baten identitatea ikertzen aritu den bikotea. Zaletasun gisa hasi zena obsesio bihurtu zen, eta Europa osoan zehar ibili ziren artxibo eta lekukotasunen bila.
Aldaketa horren ondorioz, El hombre que siempre existió proiektuaren taldeak dokumentala Tabakaleran aurkeztuko du datorren irailaren 23an, ekoizleen, telebista-kateen, plataformen eta ikus-entzunezko industriako beste eragile batzuen aurrean, finantzaketa eta/edo koprodukzio aukerak sustatzeko helburuarekin.
👉 Hautatutako proiektuen zerrenda osoa ikusi: lauhaizetara.eu
