{"id":1948,"date":"2024-04-16T16:50:28","date_gmt":"2024-04-16T14:50:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/ibaia-y-epe-apv-aprueban-su-fusion\/"},"modified":"2025-04-04T09:38:57","modified_gmt":"2025-04-04T07:38:57","slug":"ibaia-y-epe-apv-aprueban-su-fusion","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/ibaia-y-epe-apv-aprueban-su-fusion\/","title":{"rendered":"IBAIAk eta EPE-APVk beren fusioa onartu dute Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko prozesuak une estrategiko bat bizi duen garai honetan"},"content":{"rendered":"<p>Bi erakundeetako Ezohiko Batzar Orokorrak joan den ostiralean, apirilak 12, bildu ziren eta elkarte bakoitzeko zuzendaritza-organoek aurkeztutako fusio-proiektua onartu zuten, bizi dugun une honetan modu aktiboan lankidetzan aritzeak eta ahots bakarra izateak duen garrantzia azpimarratuz, betiere gure enpresek eta gure sektoreak aurre egin beharreko erronkak gainditzeko helburuarekin.<\/p>\n<p>Beste hainbat enpresatako hamar pertsonak osatuko dute behin-behineko Zuzendaritza Batzordea:<\/p>\n<p>Marian Fern\u00e1ndez (Txintxua Films); Iker Ganuza (Lamia Producciones); Carlos Ju\u00e1rez (Basque Films); Koldo Zuazua (Kowalski Films); Ricardo Ram\u00f3n (Dibulitoon Studio); Miren Berasategui (Lotura Films); Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE); Francisco Ruiz (Sonora Estudios); Xabier Berzosa (Irusoin) eta Idurre Cajaraville (Baleuko).<\/p>\n<p><strong>Marian Fern\u00e1ndez<\/strong>\u00a0(<em>Txintxua fFlms<\/em>) arituko da presidente-lanetan, eta\u00a0<strong>Carlos Ju\u00e1rez<\/strong>\u00a0(<em>Basque Films<\/em>) izango da presidenteordea, betiere bi hilabeteko epearen barruan hurrengo urteetarako gobernu-organo berri bat aukeratuko duen beste Ezohiko Batzar Orokor bat deitzeko konpromisoarekin.<\/p>\n<p><strong>Azken 2 urteetan produzitutako 60 film baino gehiagorekin,<\/strong>\u00a0hala nola\u00a0<em>20.000 erle-espezie, Cinco Lobitos, Unicorn Wars eta Irati<\/em>\u00a0film luzeekin,\u00a0<em>Karpeta Urdinak, Maldita eta A Love Song to Sarajevo<\/em>\u00a0dokumentalekin, edo\u00a0<em>Balenciaga, Intimidad, Itxaso edo Goazen<\/em>\u00a0telesailekin, eta, horrekin batera,\u00a0<strong>programen produkzio-ordu kopuru handiarekin<\/strong>\u00a0EITBrentzat (<em>Herri txiki, infernu handi, Esto no es normal, Piztu Telebista edo Akelarre<\/em>) zein Estatuko telebistentzat (<em>Cocina abierta de Karlos Argui\u00f1ano (Antena3), Cifras y Letras (RTVE) edo Orbita Laika (RTVE))<\/em>, elkarte berrian barne hartutako enpresek Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio ia osoa ordezkatzen dute.<\/p>\n<p>Hainbat ardatz izango ditu elkartearen datozen hilabeteetarako jarduerak, hala nola Ikus-entzunezkoen Komunikazio Lege Orokorraren arau-garapena, Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Kulturaren Legearen proiektu berria, garatutako lanen jabetza intelektualaren defentsa, euskal foru-lurraldeetan zerga-harmonizazioa bilatzea eta eredu jasangarri bat garatzea, edo euskarazko ikus-entzunezkoen edukien produkzioa eta zabalkundea sustatzea, besteak beste.<\/p>\n<p><strong>Integrazio honen bidez, lider-rola hartuko du bere gain epe-ibaiak euskal ikus-entzunezkoen sektoreak erakundeekin eta sektoreko agenteekin izan beharreko elkarrizketan,<\/strong>\u00a0lankidetza publiko-pribatuari bultzada bat eman nahian gure sektorea garatzeko une giltzarri honetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>epe-ibaia izena izango du elkarte berriak eta 65 enpresa elkartu izango ditu. Genero eta formatu mota guztietako ikus-entzunezkoen edukien produkzioa izango da enpresa horien jarduera nagusia.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1447,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1948","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1948","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1948"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1948\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1950,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1948\/revisions\/1950"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1447"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1948"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1948"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.epe-ibaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1948"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}