Lau Haizetara Foroak bere 22. edizioan parte hartuko duten dokumentalak aukeratu ditu
Lau Haizetara Foroak bere hurrengo edizioan parte hartuko duten hamabost proiektu dokumentalen berri eman du (2026ko irailaren 21-23, 74. Donostia Zinemaldiaren esparruan).

Deialdiak 150 hautagaitza inguru jaso ditu, eta zifra horrek nazioarteko proiekzioa duen dokumentalaren garapena sustatzeko LAU HAIZETARA koprodukzio-foroak pizten duen interesa berresten du, espazio estrategiko eta erreferentziazko gisa finkatuz.
Hautatutako proiektuak, besteak beste, Espainiatik, Frantziatik, Italiatik, Argentinatik, Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik, Palestinatik, Finlandiatik eta Mexikotik datos, eta zinema dokumental garaikidearen ezaugarri diren begirada, formatu eta gaien aniztasuna islatzen dute.
Irailaren 23an, parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte Tabakaleran, ekoizleen, telebisten, plataformen eta ikus-entzunezko industriako beste profesional batzuen aurrean, finantzaketa edota koprodukzio aukera berriak lortzeko asmoz.
👉 Ikusi hautatutako proiektuen zerrenda osoa hemen
👉 Informazio gehiago: lauhaizetara.eu.
