Foro
Lau Haizetara 2026
XXII Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2026ko irailaren 21, 22 eta 23an egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren esparruan.
Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat.
Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak.
Foroa 2026
Tailerrak
Tailerrak prestakuntza-jarduera bat dira.
Foroaren aurreko bi jardunaldiak egingo dira (2026ko irailaren 21ean eta 22an). Ekoizleei beren proiektuak aditu profesionalekin garatzeko aukera ematen diete, horiei ahalik eta ahalmen handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiz.
Foroaren aurreko bi jardunaldiak (irailaren 21ean eta 22an) egingo dira. Ekoizleei beren proiektuak garatzeko aukera eskaintzen diete, eta aditu profesionalek beharrezko tresnak emango dizkiete proiektuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Pitching
Pitching jardunaldia
2026ko irailaren 23an egingo da, goizean, Tabakaleran, eta ekoizleek beren proiektuak erakutsiko dituzte Commissioning Editors panel nabarmen baten aurrean. Jardunaldi horretan gaian aditua den moderatzaile bat izango da, eta aldibereko itzulpen-zerbitzua izango da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira, eta proiektu bakoitzaren aurkezpen-denbora 7 minutukoa izango da (teaserra barne, derrigorrez jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin).
Pitching eguneko gai-zerrenda irailean argitaratuko da, jarduera-programaren bidez. Web-orri honetan dago eskuragarri.
Bilerak
Banakako bilerak
2026ko irailaren 23an, arratsaldean, programa Comissioning Editors eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko bileren agenda batekin osatzen da, balizko lankidetza-akordioak zehazteko helburuarekin.
Bilera bakoitza 15 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta aldez aurretik adostuko dira.
