19 Abe 2025

EPE IBAIA eta Music Library &SFX enpresak LAU HAIZETARA foroan daukaten lankidetza berritu eta indartu dute dokumentaletarako babes musikal sendo batekin

Akordioak, Donostiako LAU HAIZETARA Dokumentalen Koprodukzio Foroaren datozen bi edizioetarako indarrean egongo delarik, honako hauek barne hartzen ditu: aholkularitza espezializatua, 2.000€-ko diru-sari bat eta produkzio-musikarako lizentzia lau bat.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak, EPE IBAIA (Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoiztetxeen Elkarteak) antolatutako ekimena izanik, Music Library &SFX enpresarekin daukan aliantza estrategikoa berritu eta indartu du. Music Library &SFX erreferentziazko enpresa da ikus-entzunezko sektorerako zerbitzu musikaletan. Lankidetza-akordio honek, bi urteko iraupenarekin, aurreko bi edizioetan egin duen bezala, Foroan parte hartzen duten proiektuei tresnak eta baliabideak emango dizkie beren soinu-bandetan bikaintasuna lor dezaten.

Akordioa berritzeak bi entitateen artean urtetako harremana sendotzen du, harreman hori bereziki Lau Haizetara Foroaren esparruan garatuko diren dokumentalak bultzatzera bideratuz. Music Library &SFXeko ordezkariek aholkularitza eta mentoretza-saioak eskainiko dizkiete Foroan hautatutako proiektuei alderdi musikal gakoen inguruan, garapen-fasetik bertatik hasita beren esperientzia eskainiz eta gainera, 2.000€-ko diru-sari bat emango zaie bai eta tarifa lau bat ere. Horri esker, dokumental irabazleari mugarik gabeko sarbidea emango dio enpresaren produkzio-katalogo zabaletatik musika deskargatu eta sinkronizatzeko, promozio-materialetan erabili ahal izateko eskubide-lagapenaz gain.

Eta hau dena non?

TABAKALERAn - Kultura Garaikidearen nazioarteko zentroan, Andre zigarrogileak plaza, 1, 4. solairuan

Antolatzaileak

Laguntzaileak