
BegiraDB plataformaren aurkezpena
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko profesional eta agenteen ordezkaritza zabal baten aurrean, Euskal Herriko Zinema Eskolaren egoitzan aurkeztu dute BegiraDB izeneko (www.begiradb.com) zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloan espezializatutako plataforma profesionala, helburutzat ikus-entzunezkoen industriaren profesionalak eta enpresak beren artean harremanetan jartzeko gune bat eskaintzea duena.
Aurkezpenean, Diego Kataryniuk-ek eta David Pedrosa Moralesek —EHZEko ordezkari gisa— horrelako erreminta bat martxan jartzearen garrantzia azpimarratu dute, aukera profesionalak aurkitzea ahalbidetuko baitie erreminta horrek sektoreko langileei, eta produkzio-enpresek, aldiz, ikus-entzunezkoen produkzioaren esparruan beren zerbitzuak ematen dituzten profesional espezializatuak aurkitu eta kontratatu ahalko dituzte.
Plataforma martxan dago jada, eta erabat doakoa eta kudeatzen oso erraza izango da. BegiraDB plataformaren bidez, gainera, online prestakuntza-ikastaroak eskainiko dira beren ezagutzak zabaldu nahi dituzten teknikarien birziklapenerako eta erresilientziarako.