10 Api 2026

Proiektuak aurkezteko epea zabalik

Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XXII. ediziorako proiektuak aurkezteko epea zabalik dago.

Foroak bere hogeitabigarren edizioa egingo du 2026ko irailaren 21ean, 22an eta 23an, Donostiako 74. Zinemaldiaren esparruan.

Ekainaren 27ra arte, parte hartu nahi duten dokumentalen ekoizleek nahi beste proiektu inskribatu ahal izango dituzte, online, foroaren web-orriaren bidez. Uztailean iragarriko dira hautatutako proposamenak.

Informazio guztia eta izena emateko formulariorako sarbidea hemen