Hautatu dituzte Donostiako 21. Lau Haizetara Foroan aurkeztuko diren hamasei dokumentalak
Egile-dokumentalerako funtsezko plataforma den Lau Haizetara Foroak Donostiako 73. Zinemaldiaren barruan 2025eko irailaren 22tik 24ra bitarte egingo duen 21. ediziorako hautatutako proiektuak eman ditu ezagutzera.
Parte-hartzaileen errekorra gaindituko du aurtengo edizioak (150 lanek eman dute izena) eta bere posizioa indartuko du zinema-dokumentalerako topaketa garrantzitsuenetako bat dela erakutsiz. Hainbat herrialdetatik (Espainia, Peru, Argentina, AEB, Erresuma Batua, Alemania eta abar) aukeratutako proiektuak beren kalitate artistikoarengatik, ikuspegi sozialarengatik eta nazioarteko proiekzioarengatik nabarmentzen dira, foroaren zigilu bereizgarria azpimarratuz.
2025eko berritasuna: Sari Euroerregionala
Aurten, beti ematen diren sariez gain, “Dokumental Euroerregionala 2025” saria emango da, 6.000€-ko diru-hornidurarekin, sorkuntza bultzatzeko Akitania Berrian, Euskadin eta Nafarroan. Epaimahai espezifiko batek aukeratuko du irabazlea jada hautatutako hiru finalisten artean.
Hautatutako taldeek irailaren 24an aurkeztuko dituzte Tabakaleran beren lanak produktoreen eta finantzatzaileen aurrean, finantzaketako edota koprodukzioko aukeren bila.