Epe Ibaia
2025eko apirilaren 12an eratu zen, IBAIA eta EPE-APV elkarteen bategitearen ondoren Euskadiko ikus-entzunezko produkzioa sendotzeko une estrategiko batean, eta genero eta formatu mota orotako ikus-entzunezko edukien produkzioa jarduera nagusitzat duten 67 enpresa elkartu dauzka gaur egun.
EPE-IBAIAk lidergo-zeregina hartu du bere gain euskal ikus-entzunezko sektorearen ordezkari eta solaskide gisa. Bere helburua zera da, ikus-entzunezko produkzioaren interesen defentsa sustatzea, bultzatzea eta hobetzea, bai eta sektorearen lanbide eta enpresa arloko interesak ordezkatzea eta defendatzea ere, pertsona, erakunde eta entitate publiko eta pribatu mota ororen aurrean, eta bereziki Estatuko, Autonomia mailako, Probintziako, Herriko eta Erakundeetako Administrazioaren aurrean.
